ROLLING 2 KODEAREN KOPIA TRAMUAK ALTA BOTOIAREKIN
1. 5 segundoz sakatu JMA agintearen 1 eta 2 botoiak batera led gorria kliskatzen hasten den arte.
2. Askatu eta itxaron itzali arte.
3. Sakatu jatorrizko agintea kopiatzeko oinarri gisa erabiliko dugun JMA agintearen botoia.
4. Led gorria piztuta geratuko da.
5. Metalezkoa ez den gainazal lau batean aurrez aurre jarri, JMAren agintearen eskuin albotik bi aginteak, 1 cm baino gutxiagora.
6. Sakatuta eduki jatorrizko agintea JMA agintearen led argia berdea jartzen den arte. eta askatu.
7. Itxaron led argi gorria berriro pizten den arte.
8. Jatorrizko agintearen alten botoia sakatu bigarren zatia bidaltzeko.
Jatorrizko agintea BFT edo ERREKA denean, alten zatia ezkutuan duen botoia sakatuta edo jatorrizko agintearen 1 eta 2 botoiak batera sakatuz bidaltzen dira.
Jatorrizko agintea FAAC Master bada, alten zatia honela bidaliko da: M-FR1 agintea urrutiratu eta sakatu jatorrizko agintearen 1 eta 2 botoiak aldi berean (diagonalean) jatorrizko agintearen led argia kliskatzen hasi arte. Led argia kliskatzen ari dela, berriro hurbildu jatorrizko agintea M-FR1 aginteari eta sakatu kopiatu nahi den jatorrizko agintearen botoia.
9. JMAren agintea segundo batzuez jarraituko du berde informazio guztia grabatu arte. Gero JMA agintearen led argi berdea astiro kliskatzen hasiko da. Kopiatzeko lau aukera ditugu:
- Modu automatikoan kopiatzea: JMA ren agintearen 1 botoia sakatu. Kodea automatikoki esleituko dizu. Aginteari alta eman beharko zaio instalazioan.
- Eskuz kopiatzea: Sakatu JMAren agintearen 2 botoia. Orain, JMAren agintean jatorrizko agintearen gehitzeko edo kentzeko zenbakia sartuko dugu. JMAren agintearen 1 lehenengo botoia unitateei dagokie; 2 hamartarrei eta 3 ehunekoei. Horrela, 127 plaza gehitu nahi izanez gero, hirugarren botoia behin sakatuko dugu, bigarrena 2 aldiz eta hirugarrena, aldiz, 7. Laugarren botoiak gehitu edo kendu aldatzen du: led argi berdearekin (gehitu) edo gorriarekin (kendu). Azkenik, JMAren agintearen alten botoia sakatuko dugu (agintearen atzeko aldean) modu honetatik irteteko.
- Klon moduan kopiatzea: JMAren agintearen 3. botoia sakatuz jatorrizko agintearen klona egingo dugu.
- Scanner modua: Horretarako, 4. botoia sakatuko dugu. Aukera honen bitartez, hainbat serie-zenbaki ekortzen dituen agintea sortzen da. Agintea honela egindakoan, garajera hurbilduko gara eta agintea grabatuta dagoen botoia sakatuko dugu. Honek, jatorrizko serie zenbakietatik abiatuta igortzen hasiko da kodeak. Atea ireki dela ikusten denean, atzeko botoia sakatuko da eskaneatzea eteteko. Oso azkar eskaneatzen duenez, baliteke eten den unean zegoen kodea beharrezkoa baino handiagoa izatea. Horregatik, atea berriro itxi arte itxarongo dugu eta berriro sakatuko dugu agintea grabatuta dagoen botoia. Oraingoan, atzerantz bidaliko dira kodeak, baina astiroago. Atea berriro irekitzen denean, atzeko botoia 5 segundoz sakatuko dugu bi led argiak aldi berean pizten diren arte. Eragiketa hutsetik berrabiarazi nahi badugu, aurreko botoietako bat sakatuko dugu.
Rolling Code gisa kopiatu dela egiaztatzeko, kopiatutako agintearen botoia sakatutakoan led argi gorria piztuko da. Berdea pizten bada, kode finko gisa kapturatu da.
•JMA agintearen led argi gorria kliskatzen hasten bada:
Agintea ez da ongi irakurri. Berriz kopiatu beharko da.
•JMA agintearen led argi berdea azkarra kliskatzen hasten bada:
Agintea egiazta ezin den kode finko gisa kapturatu da. Berriz kopiatu beharko da.
Keeloq ebolutiboa izanez gero, (ez dago zerrendan), JMA agintearen led argia bi aldiz piztu ondoren, gorri kolorera itzuliko da eta hirugarren tramua eskatuko du. Horren ondoren, JMA agintearen led argi gorria kliskatzen hasiko da. Kopia burutu ez dela adieraziko du. Edozein botoi sakatu programatze-modutik irteteko.
ADI: AGINTE HONEK EZ DU KOPIATZEN: Aprimatic TXM, Ditec, Faac, GO, Nice, V2.
AGINTE HONEK ONARTZEN DUEN MAIZTASUNA
•280MHZ - 360Mhz. (Europar Batasunetik kanpo)
•380MHZ - 400Mhz. (Europar Batasunetik kanpo)
•433.92Mhz.
•868Mhz.