KEELOQ KODE EBOLUTIBOAREN KOPIA (ERREKA, BFT eta APRIMATIC TR IZAN EZIK)
1. JMA mandoko 1 eta 2 botoiak 5 segundoz sakatuta mantendu aldi berean, led gorria dir-dir egiten hasi arte.
2. Askatu eta itzali arte itxaron.
3. Mando originalaren kopia egiteko hautatutako JMA mandoko botoia sakatu.
4. Led gorria piztuta geratuko da.
5. Azalera lau ez metaliko baten gainean bi mandoak parez pare jarri. Mando originala JMA mandoaren eskuinera kokatu behar da, zentimetroz azpiko distantzian.
6. Mando originala sakatuta mantendu JMA mandoko leda kolore urdinez agertu eta berriro gorrira pasa arte.
7. Mando originaleko botoi bera sakatu bigarren trama igortzeko.
8. JMA mandoko leda kolore urdinez agertuko da eta ondoren gorriz berriro, hirugarren tramaren zain (ALTAK).
9. Mando originaleko alten botoia sakatuko dugu.
10. JMA mandoan kolore urdina dir-dir egiten hasiko da. Kopia egiteko 4 aukera daude.
- Kopia modu automatikoan: JMA mandoan 1 botoia sakatuz kode bat esleituko da automatikoki. Mando horri alta eman beharko zaio instalazioan.
- Kopia eskuz: JMA mandoko 2 botoia sakatu. Orain, mando originaleko kodeari batu edo kendu behar zaion zenbakia sartu behar dugu JMA mandoan. JMA mandoko 1 botoia unitateena da, 2 botoia hamarrekoena eta 3 botoia ehunekoena. Modu horretan, 127 plaza batu nahi baditugu, hirugarren botoia behin sakatuko genuke, bigarren botoia bitan eta lehen botoia zazpi aldiz. 4 botoia batura eta kenketa egiteko da, leda urdinetik (batu) gorrira (kendu) aldatuz. Azkenik, JMA mandoko alten botoia sakatu (mandoaren atzealdean dago), modu honetatik irteteko.
- Kopia klon moduan: JMA mandoko 3 botoia sakatuz mando originalaren berdina den klon bat sortuko dugu.
- Eskaner modua: Horretarako, 4 botoia sakatu behar dugu. Aukera horrekin mando bat sortzen da, zeinak ekorketa bat egingo duen serie-zenbaki ezberdinetan zehar. Modu horretako mandoa egin ostean, garajera hurbildu eta mandoa gordetzeko hautatu dugun botoia sakatuko dugu. Botoi hori kodeak ematen hasiko da serie-zenbaki originaletik aurrera. Atea irekitzen dela ikustean, atzeko botoia sakatu eskaner-prozesua eteteko. Eskaner-prozesua oso azkarra denez, litekeena da kodea behar dena baino zenbaki handiagoan geratu izana. Horregatik, atea berriro itxi arte itxaron eta mandoa gordetzeko hautatutako botoia sakatuko dugu ostera. Hori egitean, kodeek atzera egingo dute baina motelago. Atea berriro irekitzen denean, atzeko botoia sakatuko dugu 5 segundoz, bi ledak dir-dir eginez hasi arte. Operazioa hastapenetik berrabiarazi nahi badugu, atzealdeko botoia sakatuta mantenduko dugu, 5 segundora iritsi gabe.
11. Mandoan kolore urdina dir-dir egiten hasiko da berriro. Mando originaleko frekuentzia 433 ala 868 den adierazi beharko dugu. Horretarako JMA mandoko 1 botoia (433) edo 2 botoia (868) sakatuko dugu.
Zerrendan ez dagoen Keeloq ebolutibo baten kasuan, hiru joaldien ostean kopia-mandoko leda kolore gorrian jarriko da, okerreko kopia adieraziz. Programaketa modutik irteteko edozein botoi sakatu behar dugu.