Maiztasuna
Kode mota
- Finkoa. Aginteak kode berbera igortzen du beti. Ez dago inongo enkriptatzerik eta behin kopiako agintea bikoiztu denean zuzenean funtzionatzen du hargailuan.
- Rolling. Aginteak kode desberdina igortzen du pultsazio bakoitzarekin. Agintearen kopia egin behar da, horrela marka eta modelo berbera baina serie-zenbaki desberdina duen aginte bat sortuz, hargailuan alta eman beharko dena. Hargailu bakoitzean kopia alta emateko jarraibide zehatzak daude, bai urrutitik alta emateko zein zuzenean, hargailua manipulatuz:
Botoiak
Autoprogramagarria. Agintea hargailuan altan eman daiteke aginte originala behar izanik gabe, betiere irrati-bidea gai bada eta memoria ez badago beteta.
PROZESUA:
- Hargailuaren aurrean zaudela, mantendu JMA agintea 10 segundoz sakatuta led gorria itzali (4 segundoren ondoren) eta berriz berde jarri arte (10 segundoren ondoren).
- Behin led-argia berdea jarri denean, askatu botoia eta itxaron behin betiko itzali arte. Prozesuak irauten duen bitartean, led berdea behin baino gehiagotan piztu eta itzaliko da, kode motaren arabera, behin betiko itzali arte.
Prozesuak funtzionatzen ez badu, probatu metodo estandarrarekin, aginte originala erabiliz edota zuzenean hargailuan sartuta.
Copy
No copy
PRASTEL® KMFT 30875 agintea
BALLAN® S449 agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 2,4
- AP YES
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance
CARDIN S435 AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
CARDIN S435 aginteari zuzenean bakarrik eman ahal zaio alta hargailuan.
Hargailuan alta emateko prozedura
1. Sakatu \"P1\" sakagailua edo \"MEMO\" (hargailu motaren arabera) hargailuan.
2. Hargailuaren LED argia keinuka hasiko da.
3. Sakatu hargailuan alta eman nahi zaion kanalaren botoia.
4. LED argia keinuka hasiko da memorizatu eta berehala.
5. Prozesua beste kanalarentzat errepikatu.
PRASTEL® KMFT 26995 agintea
AVIDSEN® 104250 agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 4
- AP NO
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance / SR-4V
V2 AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
V2 urrutiko aginte ebolutiboak hargailuan programatzeko bi modu eskaintzen ditu.
Irrati bidez alta emateko prozedura
1. Dagoeneko alta emanda dagoen agintearen 1 eta 2 botoiak aldi berean sakatzen ditugu 10 segundoz edo.
2. Bi teklak askatu.
3. 5 segundo igaro aurretik, alta eman nahi zaion agintearen beste botoi bat sakatu.
4. Zenbait segundoren buruan, hargailuaren LED argia itzaliko da eta programatze-modutik irtengo da.
Memorizatu du kodea.
Hargailu eta aginte guztiek ez dute funtzio hau gaituta, beraz, hurrengo prozedurari jarraitzea gomendatzen dizugu.
Hargailuan alta zuzenean emateko prozedura
1. Hargailua irekiko dugu eta tekla txiki bat bilatuko dugu, SW1
2. Tekla hori sakatu hargailuaren LED argia pizten den arte.
3. 5 segundo igaro aurretik alta eman nahi zaion agintearen tekla sakatu hargailuaren LED argia keinuka hasi arte.
4. Zenbait segundoren buruan, hargailuaren LED argia itzaliko da eta programatze-modutik irtengo da.
Memorizatu du kodea.
Oharrak
Prozedura ongi ateratzen ez bada, baliteke hargailuaren memoria beteta dagoelako izatea, instalatzailearen baimenik gabe aginte berriei alta ematea saihestuko baitu horrek.
BFT® BRC B Clear ICE agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 2,4
- AP YES
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance / SR-4V / SR-48
BFT AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
Aginte hauen hargailuek alta urrutitik zein zuzenean ematea ahalbidetzen dute.
Alta urrutitik emateko prozedura BFT MITTO agintearentzat
1. Hargailuaren aurrean gaudela, jatorrizko BFT agintearen atzealdean ezkutatuta dagoen botoia sakatuko dugu 2 segundoz
2. Jatorrizko agintearen aurrealdeko ezker botoia sakatu 2 segundoz.
3. Programatutako agintearen atzeko alta-botoia sakatu.
4. Azkenik, programatutako agintearen lehenengo botoia sakatu.
Alta urrutitik emateko prozedura BFT TRC edo MITTO aginteentzat
1. Hargailua irekiko dugu eta SW-1 eta SW-2 adierazten duten bi botoietatik lehena sakatuko dugu (SW-1).
Hargailuan argi bat keinuka hasiko da.
2. Dagoeneko badabilen agintearen pila-tapa ireki, edo kopiatu dugun agintearena, eta barruko botoia sakatuko dugu.
Hargailuaren argia finko geratu beharko litzateke.
3. Alta eman nahi diogun agintearen botoia sakatuko dugu.
Hargailuaren argia keinuka hasiko da eta 30 segundoren barruan itzali egingo da. Horrek alta prozesua bukatu dela adieraziko du.
Oharrak
Prozedura ongi ateratzen ez bada, baliteke hargailuaren memoria beteta dagoelako izatea, instalatzailearen baimenik gabe aginte berriei alta ematea saihestuko baitu horrek.
CAME® ATOMO EV agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 2,4
- AP YES
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance
CAME AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
CAME ATO agintearen alta zuzenean edo urrutitik memoriza dezake hargailuak. Hauxe da prozedura.
Hargailuan alta emateko prozedura
1. Nahi duzun kanalari dagokion sakagailua sakatu hargailuan 2 segundoz.
2. Hargailuaren LED argia keinuka hasiko da.
3. Alta emateko agintean kanal horri dagokion botoia sakatu. Aginte bati baino gehiagori eman nahi bazaio alta, sakatu kanal horren botoia dagozkien aginteetan bata bestearen ondoren.
4. Sakatzen duzun bakoitzarekin hargailuaren LED argia piztuta eta finko geratuko da.
5. Prozesua beste kanalarentzat errepikatu.
Alta urrutitik emateko prozedura
1. Nahi den kanalari dagokion agintearen botoia 15 segundoz eduki sakatuta.
2. Hargailuaren LED argia keinuka hasiko da.
3. Alta emateko agintean kanal horri dagokion botoia sakatu. Aginte bati baino gehiagori eman nahi bazaio alta, sakatu kanal horren botoia dagozkien aginteetan bata bestearen ondoren.
4. Sakatzen duzun bakoitzarekin hargailuaren LED argia piztuta eta finko geratuko da.
TAU® 250 BUG R agintea
Aukeratutako aginteak ezin dira JMA aginte bakar batekin kopiatu
