Maiztasuna
Kode mota
- Finkoa. Aginteak kode berbera igortzen du beti. Ez dago inongo enkriptatzerik eta behin kopiako agintea bikoiztu denean zuzenean funtzionatzen du hargailuan.
- Rolling. Aginteak kode desberdina igortzen du pultsazio bakoitzarekin. Agintearen kopia egin behar da, horrela marka eta modelo berbera baina serie-zenbaki desberdina duen aginte bat sortuz, hargailuan alta eman beharko dena. Hargailu bakoitzean kopia alta emateko jarraibide zehatzak daude, bai urrutitik alta emateko zein zuzenean, hargailua manipulatuz:
Botoiak
Autoprogramagarria. Agintea hargailuan altan eman daiteke aginte originala behar izanik gabe, betiere irrati-bidea gai bada eta memoria ez badago beteta.
PROZESUA:
- Hargailuaren aurrean zaudela, mantendu JMA agintea 10 segundoz sakatuta led gorria itzali (4 segundoren ondoren) eta berriz berde jarri arte (10 segundoren ondoren).
- Behin led-argia berdea jarri denean, askatu botoia eta itxaron behin betiko itzali arte. Prozesuak irauten duen bitartean, led berdea behin baino gehiagotan piztu eta itzaliko da, kode motaren arabera, behin betiko itzali arte.
Prozesuak funtzionatzen ez badu, probatu metodo estandarrarekin, aginte originala erabiliz edota zuzenean hargailuan sartuta.
Copy
No copy
CYACSA® GO agintea
GO AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
GO urrutiko agintea zuzenean aktibatzen da hargailuan lehenengo aldiz sakatzen denean. Hala ere, zenbait instalaziotan aukera hori desgaituta dago eta eskuz programatu beharko dugu.
GO aginteari alta emateko eskuzko prozedura.
1. Ireki hargailua eta bilatu \"PROG\" testua duen etengailua edo sakagailua.
2. Sakatu botoia edo aktibatu etengailua.
3. Hargailuaren \"bip\" horretatik 10 segundo igaro aurretik, alta eman nahi dugun agintearen botoia sakatuko dugu.
Aginteari alta eman zaiola adierazten duen \"bip\" labur bat igorriko du orduan hargailuak.
Hargailuak aginteari alta ematen utziko ez baligu (ez balu \"bip\" labur hori igorriko), baliteke memoria beteta egotea eta, ondorioz, instalatzailearen baimenik gabe hargailuan aginteari alta eman ezin izatea.
4. Handik 10 segundora, hargailuak programazioko modua utziko du eta 2 \"bip\" labur igorriko ditu.
Oharrak
Prozedura ongi ateratzen ez bada, baliteke hargailuaren memoria beteta dagoelako izatea, instalatzailearen baimenik gabe aginte berriei alta ematea saihestuko baitu horrek.
ECOSTAR® RSC agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 2
- AP NO
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance
ECOSTAR AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
ECOSTAR agintearen alta zuzenean bakarrik memorizatu daiteke hargailuan.
Alta zuzeneko prozedura hargailuan
1. Sakatu P sakagailua automatismoaren edo hargailuaren estalkian. LED argia keinuka hasten da eta gorde nahi den eskuzko igorlearen sakagailua memoriza dezakeela esan nahi du.
2. Sakatu eta eutsi eskuzko igorlearen sakagailua LED gorria keinada azkarrarekin hasi arte eta, ondoren, askatu.
3. Berriro sakatu eskuzko igorlearen sakagailua hurrengo 15 segundoetan, LED argia keinada azkarrean hasi arte eta, ondoren, askatu.
4. Keinada azkarren fasea bukatutakoan, igorlearen sakagailua behar bezala memorizatuta dago.
STAGNOLI® ZEUS agintea
- F 433,92
- C FIX CODE
- B 3
- AP NO
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / LITE / M-NOVA PRO / M-BT Advance / SR-4V / SR-48
CRAWFORD® T-433 agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 4
- AP NO
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance
CRAWFORD/NORMSTHAL AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
CRAWFORD/NORMSTHAL agintearen alta zuzenean bakarrik memorizatu daiteke. Hauxe da prozedura:
Hargailuan alta emateko prozedura
1. \"SET\" sakagailua sakatu:
Behin sakatu bulkadarako (Hargailua aktibo dago agintea sakatzen den bitartean)
2 aldiz erantzun biegonkorrarentzat (Hargailua aktibo dago berriro sakatu arte)
3 aldiz \"ON\" moduarentzat
4 aldiz \"OFF\" moduarentzat
2. Sakatu alta emateko igorlearen botoia
3. LED argia keinuka hasiko da kodea memorizatu duela adierazteko.
GENIUS® BRAVO agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 4
- AP YES
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance
GENIUS AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
GENIUS agintearen alta zuzenean egin daiteke hargailuan edo urrutitik dagoeneko hargailuan programatuta dagoen agintearen bitartez.
Alta urrutitik emateko prozedura
1. Gutxienez 5 segundoz sakatu dagoeneko instalazioan memorizatuta dagoen urrutiko agintearen P1 eta P2 sakagailuak.
2. 10 segundo igaro baino lehen, sakatu instalazioan dagoeneko badabilen agintearen botoi bera sakatu.
3. Hargailua ikaste-moduan jartzen da, aktibatutako kanalari dagokion diodoa argi finkoarekin piztuko da.
4. Sakatu memorizatu nahi den sakagailua programatuko den urrutiko agintean.
5. Urrutiko aginte gehiago gehitzeko, errepikatu 4. puntua.
6. 10 segundoz itxaron hargailua programatze-modutik irten arte.
7. Eragiketak beste kanal batentzat errepikatu.
Hargailuan alta zuzenean emateko prozedura
1. Hargailuan, memorizatu nahi den kanalari dagokion sakagailua sakatu, SW1 1. kanala memorizatzeko (CH1) eta SW2 2. kanala memorizatzeko (CH2). 1 eta 2 diodoak argi finkoarekin piztuko dira hargailua ikaste-moduan dagoela adierazteko.
2. 10 segundo igaro aurretik, sakatu urrutiko agintean, eta gutxienez segundo batez sakatuta eduki, memorizatzea nahi duzun sakagailua.
3. Behar bezala memorizatu bada, diodoak pare bat keinada igorriko ditu.
4. Hainbat urrutiko aginte memorizatzeko, errepika itzazu 2. puntuaren eta ondorengo eragiketak.
5. Azken memorizaziotik 10 segundo igarotakoan, hargailua automatikoki aterako da ikaste-modutik.
