Maiztasuna
Kode mota
- Finkoa. Aginteak kode berbera igortzen du beti. Ez dago inongo enkriptatzerik eta behin kopiako agintea bikoiztu denean zuzenean funtzionatzen du hargailuan.
- Rolling. Aginteak kode desberdina igortzen du pultsazio bakoitzarekin. Agintearen kopia egin behar da, horrela marka eta modelo berbera baina serie-zenbaki desberdina duen aginte bat sortuz, hargailuan alta eman beharko dena. Hargailu bakoitzean kopia alta emateko jarraibide zehatzak daude, bai urrutitik alta emateko zein zuzenean, hargailua manipulatuz:
Botoiak
Autoprogramagarria. Agintea hargailuan altan eman daiteke aginte originala behar izanik gabe, betiere irrati-bidea gai bada eta memoria ez badago beteta.
PROZESUA:
- Hargailuaren aurrean zaudela, mantendu JMA agintea 10 segundoz sakatuta led gorria itzali (4 segundoren ondoren) eta berriz berde jarri arte (10 segundoren ondoren).
- Behin led-argia berdea jarri denean, askatu botoia eta itxaron behin betiko itzali arte. Prozesuak irauten duen bitartean, led berdea behin baino gehiagotan piztu eta itzaliko da, kode motaren arabera, behin betiko itzali arte.
Prozesuak funtzionatzen ez badu, probatu metodo estandarrarekin, aginte originala erabiliz edota zuzenean hargailuan sartuta.
Copy
No copy
DEA SYSTEM® GOLDR agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 1,2,4
- AP YES
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance / SR-4V / SR-48
DEA AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
DEA hargailuak modu finkoan edo ebolutiboan erabil daitezke. Modua hautatzeko, jumper bat jarri beharra dago dagozkion posizioetan. Jumperra plaka elektronikoaren erdian dago, eta A (posizio finkoa) edo B (posizio ebolutiboa) ditu markatuta.
DEA modu ebolutiboko hargailuak urrutitik zein zuzenean eman daitezke altan hargailuan.
Alta urrutitik emateko prozedura
1. Hargailutik gertu jarri eta sakatu dagoeneko instalazioan badabilen agintearen bi botoiak batera.
Hargailuaren LED argia finko piztuko da programatze-moduan sartu dela adierazteko.
2. Alta eman nahi diogun agintearen botoia sakatuko dugu 5 segundo igaro baino lehen.
Hargailuaren LED argiak flash bat igorri eta itzali egingo da jarraian, behar bezala programatu dela adierazteko.
Hargailuan alta zuzenean emateko prozedura
1. Ireki hargailua eta sakatu eta askatu LED baten azpiko planaren eskuinean dagoen P1 bidez adierazitako sakagailua.
LED argia piztuko da hargailua ikaste-moduan sartzen dela adierazteko.
Kontuz ibili LED argia piztu bezain laster P1 sakagailua askatzeko unean, berriro itzali arte sakatuta edukitzen badugu hargailuaren memoria osoa ezabatuko dugu eta.
2. Alta eman nahi diogun aginte berriaren ezkerreko botoia sakatuko dugu.
Hargailuaren LED argiak flash bat igorriko du, behar bezala programatu dela adierazteko.
3. Behar bezala grabatu da. Aginte gehiagori alta eman nahi badiegu, 2. puntua errepikatuko dugu haiek grabatzeko. Hala ez bada, LED argia itzali arte itxarongo dugu grabazio-prozesua bukatzeko eta hargailua ikaste-modutik irteteko.
Oharrak
Alta emateko prozesua bukatzerik ez badago, baliteke hargailuaren memoria beteta dagoelako izatea. Kasu horretan, instalatzaileak bakarrik eman ahalko die alta aginteei.