GENIUS® ECHO TX RC

GENIUS® ECHO TX RC

FAAC AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN

FAAC aginteei maisu-aginte batekin aurretik kodetu ondoren eman ahal zaie alta. Horrela, ez litzateke hargailua zuzenean edo urrutitik manipulatu beharko.

Jarraian, maisu-agintearen aginte morroi bat programatzeko modua azalduko dugu. TML eta 868 SLH serieentzat egiten da hori.

TML SERIEA

Lehenengo aginte berria eta gero jatorrizkoa sakatzen badugu jatorrizkoa ezabatuko dugula izan kontuan.

1. Dagoeneko badabilen agintearen botoia sakatuko dugu, \"maisua\" izango dena

2. Botoia sakatzeari utzi gabe, aginte berria jarriko diogu aurrean eta botoi bera sakatuko dugu aginte berrian

Grabatu nahi den agintearen LED argia keinuka hasiko da.

3. Eragiketa gainerako botoiekin errepikatu.

868SLH SERIEA

Lehenengo aginte berria eta gero jatorrizkoa sakatzen badugu jatorrizkoa ezabatuko dugula izan kontuan.

1. Jatorrizko agintearen 2 botoiak sakatuko ditugu LED argia keinuka hasten den arte, eta segundo baten buruan askatu egingo dugu (lau botoi dituzten aginteetan, goiko eskuinekoa eta beheko ezkerrekoa sakatuko ditugu)

2. Aginte berria jarriko diogu aurrean, eta jatorrizkoaren argiak keinuka utzi baino lehen, jatorrizko agintearen goiko eskuineko botoia sakatuko dugu berriro. LED argia finko geldituko da piztuta.

3. Jatorrizkoaren botoia sakatzeari utzi gabe, aginte berriaren botoi bera sakatuko dugu

Grabatu behar den agintearen LED argiak keinada bat egingo du grabatzen hasiko dela adierazteko.

4. Bi botoiak askatuko ditugu.