O&O® T.COM R4

O&O® T.COM R4

JCM AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN

JCM-n aginte ebolutiboei alta emateko sistema bera jarraitzen da eredu eta pertsonalizazio guztientzat, 868 Mhz-ekoan izan ezik.

Aginte horiei alta emateko 3 modu daude

PIN-MODE moduan alta urrutitik emateko prozedura

Hargailuan PIN-MODE testua aurkitzen badugu, hauxe izango da prozedura:

1. Jar zaitez hargailutik hurbil eta sakatu punta zorrotz batekin instalazioan alta eman nahi diogun agintearen atzealdeko sakagailua.

Hargailuak "bip" luze bat igorriko du agintea behar bezala grabatu dela adierazteko.

Alta urrutitik emateko prozedura instalazioko agintearekin

1. Jar zaitez hargailutik hurbil eta sakatu punta zorrotz batekin dagoeneko instalazioan badabilen agintearen atzealdeko sakagailua.

Hargailuak "bip" luze bat igorriko du eta horrek grabatzen hasi dela esan nahiko du.

2. Hargailuaren "bip" horretatik 10 segundo igaro aurretik, alta eman nahi dugun agintearen botoia sakatuko dugu.

Aginteari alta eman zaiola adierazten duen "bip" labur bat igorriko du orduan hargailuak.

Hargailuak aginteari alta ematen utziko ez baligu (ez balu "bip" labur hori igorriko), baliteke memoria beteta egotea eta, ondorioz, instalatzailearen baimenik gabe hargailuan aginteari alta eman ezin izatea.

3. Handik 10 segundora, hargailuak programazioko modua utziko du eta 2 "bip" labur igorriko ditu.

Alta zuzeneko prozedura hargailuan

1. Ireki hargailua eta bilatu "PROG" testua duen etengailua edo sakagailua.

2. Sakatu botoia edo aktibatu etengailua.

Hargailuak "bip" luze bat igorriko du eta LED argia piztuko da. Hemendik aurrera, aurreko metodoaren 2. puntura joango gara.