CASIT® VTM

CASIT® VTM

PRASTEL AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN

Prastel agintearen alta zuzenean egin daiteke hargailuan edo urrutitik dagoeneko hargailuan programatuta dagoen agintearen bitartez.

Hargailuan alta urrutitik emateko prozedura

1. Hurbil zaitez hargailura (1-2 m.) aurretik programatutako transmisore batekin

2. Biak batera sakatu eta askatu 1 eta 2 botoiak

3. Agintearen LED argia piztu egiten da, eta segundo batzuen buruan itzali.

4. LED argia berriro pizten denean, sakatu aldi berean 1 eta 2 botoiak, eta sakatuta eduki itzazu agintearen LED argia keinuka hasi arte.

5. LED argiak keinuka egiteari uzten dionean, transmisoreak transmisio bat egiten du hargailuaren ikasketa aktibatzeko.

6. Hargailua ikaste-moduan jarraituko du beste 10 segundoz.

7. Hargailuaren mamorian kargatu nahi duzun transmisorearen botoi bat sakatu.

8. Hargailuak memorizatuko du.

Hargailuan alta zuzenean emateko prozedura

1. Konekta ezazu hargailuaren hartunea.

2. Sakatu \"ENTER RADIO\" botoia. LED gorri guztiak 2 segundoz pizten dira; ondoren, lehenengo LED argia bakarrik geratuko da piztuta.

3. Transmisioari esleitu nahi diozun errelea hautatu \"SET\" botoia behin eta berriro sakatuz.

4. Transmisio bat egin nahi duzun botoia sakatuz. Botoi bakoitzari (kanala) transmisio bat dagokio.

a. Memorizatzen ari denean, LED argiak keinuak astiro egiten ditu; eragiketa bukatutakoan, LED argia finko geratzen da.

b. LED argia azkar hasten bada keinuka, kodea memorizatu da eta keinuka dagoen LED argiari esleitu zaio. Errepika ezazu transmisioa egun hautatuta dagoen errelearen aurrekoari esleitutakoa aldatzeko.

c. LED gorri guztiak keinuka hasten badira, memoria beteta dago. Kodea ez da memorizatu.

5. Errepika ezazu eragiketa memorizatzea nahi dituzun botoi guztiekin (kanalak). Horiei esleitzeko errele bana hautatu.

6. Errepika ezazu eragiketa memorizatzea nahi duzun transmisore guztiekin.

7. Programaziotik irteteko, berriro sakatu \"ENTER RADIO\" botoia; LED argiak itzaliko dira. Azken eragiketatik 10 segundotan irtengo da automatikoki.

8. Kodeak memorizatuta geratuko dira horniketa eteten bada ere.