DITEC® BIXLP
DITEC AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
DITEC aginteari alta urrutitik emateko prozedura
1. Hargailuaren aurrean zaudela, sakatu punta zorrotz batekin instalazioan badabilen jatorrizko Ditec agintearen erdiko zuloaren azpian dagoen sakagailua 5 segundoz.
Jatorrizko igorlearen LED argia keinuka hasiko da 5 segundo horiek igarotakoan eta programatze-bilbea igorriko dio hargailuari.
2. Kopiatutako agintearen botoia sakatu.
Hargailuak aginte berriaren kodea jasoko du eta memorizatuta geratuko da.
3. 10 segundoz itxaron programatze-modutik irten arte.
DITEC aginteari alta zuzenean emateko prozedura
1. Hargailua irekiko dugu eta \"PROG\" adierazten duen sakagailu txikia sakatuko dugu 2 segundoz.
Hargailuaren LED argia piztuko da.
2. Kopiatutako agintearen botoia sakatu.
Hargailuaren LED argiak keinu egiten du eta berriro geratzen da finko.
3. 10 segundoz itxaron programatze-modutik irten arte.
Oharrak
Prozedura ongi ateratzen ez bada, baliteke hargailuaren memoria beteta dagoelako izatea, instalatzailearen baimenik gabe aginte berriei alta ematea saihestuko baitu horrek.