DOORMATIC® MILENY

DOORMATIC® MILENY

DOORMATIC AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN

DOORMATIC modu ebolutiboko hargailuak urrutitik zein zuzenean eman daitezke altan hargailuan.

Alta urrutitik emateko prozedura

1. Jar zaitez hargailutik hurbil eta sakatu eta askatu dagoeneko instalazioan badabilen agintearen aurrealdeko sakagailua. Agintearen kolorezko estalkiaren azpian dago.

Hargailuak soinu bat igorriko du eta horrek programatze-moduan dagoela esan nahiko du.

2. Alta eman nahi diogun agintearen botoia sakatuko dugu 5 segundo igaro baino lehen.

Hargailuak bi soinu igorriko ditu agintea memorizatu dela jakinarazteko.

30 segundo itxarongo ditugu hargailua programatze-modutik irten arte. Bi soinurekin jakinaraziko digu irten dela.

Alta zuzeneko prozedura hargailuan

1. Ireki hargailua eta txartel hartzaile bateko bi LED argiren artean dagoen sakagailu bat ikusiko dugu.

LED argia piztuko da eta handik gutxira LED argia itzali eta LED berdea piztuko da. Horrek hargailua aginte berriak onartzeko prest dagoela esan nahi du.

2. Grabatu nahi dugun agintearen botoia sakatuko dugu.

Agintearen kodea memorizatuta geratuko da.

30 segundo itxarongo ditugu hargailua programatze-modutik irten arte. Bi soinurekin jakinaraziko digu irten dela.

KONTUZ

Alta emateko prozesua bukatzerik ez badago, baliteke hargailuaren memoria beteta dagoelako izatea. Kasu horretan, instalatzaileak bakarrik eman ahalko die aginteei alta.