ERREKA® IRIS 433
ERREKA AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
Erreka aginteen alta urrutitik egin daiteke, hargailua ukitu gabe, edo hargailuaren plaka elektronikoko sakagailuaren bitartez.
ROLLER AGINTEAK
Alta urrutitik emateko prozedura
1. Gerturatu hargailura, pilaren estalkia ireki eta dagoeneko instalazioan badabilen agintearen pilaren ondoko sakagailua edo programatutako agintearen alta-sakagailua sakatu.
Hargailuaren LED argia pizten denean askatu sakagailua
2. Alta eman nahi diogun agintearen botoia sakatu.
Aginteari alta eman zaiola adierazten duen \"bip\" bat igorriko du orduan hargailuak.
Hargailuak \"bip\" soinurik igorriko ez balu, honakoarengatik izan daiteke:
- Hargailuaren memoria beteta dago, edo instalatzaileak nahita bete du. Ezingo zaio aginteari alta eman instalatzailearekin harremanetan jarri gabe.
3. Azken aktibaziotik 30 segundo igarotakoan, hargailua programatze-modutik irteten da eta LED argia itzaltzen da.
Alta zuzeneko prozedura hargailuan
1. Hargailuaren estalkia kendu eta etengailua ON posizioan jarriko dugu.
Hargailuan LED argia piztuko da eta aurreko prozeduraren 2. urratsera joango gara.
SOL AGINTEAK
Alta emateko bi prozedurak Roller aginteen prozedura berberak dira. Salbuespen bakarra da hargailuaren programazioa aktibatu nahi badugu jatorrizko agintearen lehenengo eta bosgarren pinen arteko zubia egin beharko dugula hargailua programatze-moduan sartzeko, eta bukatutakoan zubia kendu.
Hori saihesteko, programatutako agintearekin aktiba dezakegu alta, atzealdean botoi bat baitu horretarako.