FADINI® JUBI 433
FADINI AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
Fadini agintearen alta zuzenean egin daiteke hargailuan edo urrutitik dagoeneko hargailuan programatuta dagoen agintearen bitartez.
Hargailuan alta urrutitik emateko prozedura
1. Alta eman nahi zaion aginte berriaren 1 eta 2 sakagailuak aldi berean sakatu 10 segundoz gutxienez.
2. Aska itzazu eta 15 segundo igaro baino lehen, sakatu dagoeneko instalazioan badabilen agintearen 1 eta 2 sakagailuak gutxienez 10 segundoz
3. Azkenik, alta eman nahi diozun agintearen botoi bat sakatu.
Hargailuan alta zuzenean emateko prozedura
1. C1 eta hargailuaren jumperraren artean zubia egin.
2. Aldi berean sakatu hargailuaren P sakagailua eta memorizatu nahi den agintearen 1 botoia 5 segundoz gutxienez.
3. Agintearen eta hargailuaren botoiak askatu eta zubia deskonektatu.
4. Gainerako kanalekin eragiketa berbera burutu bakoitzari dagokion C2, C3 eta C4 kanalekin zubia eginez.