FORSA® GO

FORSA® GO

GO AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN

GO urrutiko agintea zuzenean aktibatzen da hargailuan lehenengo aldiz sakatzen denean. Hala ere, zenbait instalaziotan aukera hori desgaituta dago eta eskuz programatu beharko dugu.

GO aginteari alta emateko eskuzko prozedura.

1. Ireki hargailua eta bilatu \"PROG\" testua duen etengailua edo sakagailua.

2. Sakatu botoia edo aktibatu etengailua.

3. Hargailuaren \"bip\" horretatik 10 segundo igaro aurretik, alta eman nahi dugun agintearen botoia sakatuko dugu.

Aginteari alta eman zaiola adierazten duen \"bip\" labur bat igorriko du orduan hargailuak.

Hargailuak aginteari alta ematen utziko ez baligu (ez balu \"bip\" labur hori igorriko), baliteke memoria beteta egotea eta, ondorioz, instalatzailearen baimenik gabe hargailuan aginteari alta eman ezin izatea.

4. Handik 10 segundora, hargailuak programazioko modua utziko du eta 2 \"bip\" labur igorriko ditu.

Oharrak

Prozedura ongi ateratzen ez bada, baliteke hargailuaren memoria beteta dagoelako izatea, instalatzailearen baimenik gabe aginte berriei alta ematea saihestuko baitu horrek.