ADYX® 433-HG BRAVO

ADYX® 433-HG BRAVO

GENIUS AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN

GENIUS agintearen alta zuzenean egin daiteke hargailuan edo urrutitik dagoeneko hargailuan programatuta dagoen agintearen bitartez.

Alta urrutitik emateko prozedura

1. Gutxienez 5 segundoz sakatu dagoeneko instalazioan memorizatuta dagoen urrutiko agintearen P1 eta P2 sakagailuak.

2. 10 segundo igaro baino lehen, sakatu instalazioan dagoeneko badabilen agintearen botoi bera sakatu.

3. Hargailua ikaste-moduan jartzen da, aktibatutako kanalari dagokion diodoa argi finkoarekin piztuko da.

4. Sakatu memorizatu nahi den sakagailua programatuko den urrutiko agintean.

5. Urrutiko aginte gehiago gehitzeko, errepikatu 4. puntua.

6. 10 segundoz itxaron hargailua programatze-modutik irten arte.

7. Eragiketak beste kanal batentzat errepikatu.

Hargailuan alta zuzenean emateko prozedura

1. Hargailuan, memorizatu nahi den kanalari dagokion sakagailua sakatu, SW1 1. kanala memorizatzeko (CH1) eta SW2 2. kanala memorizatzeko (CH2). 1 eta 2 diodoak argi finkoarekin piztuko dira hargailua ikaste-moduan dagoela adierazteko.

2. 10 segundo igaro aurretik, sakatu urrutiko agintean, eta gutxienez segundo batez sakatuta eduki, memorizatzea nahi duzun sakagailua.

3. Behar bezala memorizatu bada, diodoak pare bat keinada igorriko ditu.

4. Hainbat urrutiko aginte memorizatzeko, errepika itzazu 2. puntuaren eta ondorengo eragiketak.

5. Azken memorizaziotik 10 segundo igarotakoan, hargailua automatikoki aterako da ikaste-modutik.