KEY® TXB-42R

KEY® TXB-42R

KEY AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN

Key aginteari zuzenean bakarrik eman ahal zaio alta hargailuan.

Hargailuan alta zuzenean emateko prozedura (A motako hargailua)

1. Hargailuko S botoia sakatu.

2. LED argia (lr1) piztuko da.

3. S botoia askatu eta sakatu P botoia.

4. LED argia (lr1) behin egingo du keinu.

5. Askatu botoia.

6. Sakatu programatu nahi den agintearen botoi bat LED argia (lr1) keinuka hasten den arte. Ondoren, askatu.

7. 10 segundoz itxaron programatze-modutik irten dadin.

Hargailuan alta zuzenean emateko prozedura (B motako hargailua)

1. KEY sakatu aktibatu nahi den irteerari dagozkion bezainbeste aldiz (behin 1 irteerarentzat, 2 aldiz 2 irteerarentzat eta abar).

2. LED argiak aukeratu duzun irteerari dagozkion bezainbeste aldiz egingo du keinu

3. 7 segundo igaro aurretik, sakatu grabatzea nahi duzun igorlearen agintea 2 segundoz gutxienez.

4. Behar bezala grabatu bada, LED argiak keinu bat igorriko du.

5. 3. urratsa errepikatu igorpen gehiago memorizatzeko.