MHOUSE® RT3
MHOUSE AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
MHOUSE agintearen alta zuzenean egin daiteke hargailuan edo urrutitik dagoeneko hargailuan programatuta dagoen agintearen bitartez.
Urrutitik alta emateko prozedura (NICE Smilo eta Flo-R aginteentzako prozedura bera)
1. Gutxienez 5 segundoz sakatu alta eman nahi zaion transmisorearen botoia eta, gero, askatu.
2. Apurka, instalazioan dagoeneko memorizatu den transmisorearen botoia 3 aldiz sakatu.
3. Agintearen botoia pixkanaka sakatu instalazioan alta emateko.
Hargailuan alta zuzenean emateko prozedura
1. Sakatu hargailuko P1 botoia 3 segundoz gutxienez.
2. P1 LED argia pizten denean, askatu botoia.
3. 10 segundo dituzu memorizatzea nahi duzun transmisorearen botoi bat gutxienez 2 segundoz sakatuta edukitzeko. Behar bezala memorizatzen bada, P1 LED argiak 3 keinada egingo ditu.
4. Memorizatzeko urrutiko agindu gehiago badaude, errepika ezazu 2. urratsa 10 segundo igaro aurretik, memorizatzeko fasea automatikoki bukatuko baita bestela.