SABUTOM® BROOVER
AERF AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
JCM-n aginte ebolutiboei alta emateko sistema bera jarraitzen da eredu eta pertsonalizazio guztientzat, 868 Mhz-ekoan izan ezik.
Aginte horiei alta emateko 2 modu daude.
Alta urrutitik emateko prozedura instalazioko agintearekin
1. Jar zaitez hargailutik hurbil eta sakatu punta zorrotz batekin dagoeneko instalazioan badabilen agintearen atzealdeko sakagailua. Aginteak atzeko botoirik ez badu, sakatu jatorrizko agintearen botoi guztiak batera.
Hargailuak \"bip\" luze bat igorriko du eta horrek grabatzen hasi dela esan nahiko du.
2. Hargailuaren \"bip\" horretatik 10 segundo igaro aurretik, alta eman nahi dugun agintearen botoia sakatuko dugu.
Aginteari alta eman zaiola adierazten duen \"bip\" labur bat igorriko du orduan hargailuak.
Hargailuak aginteari alta ematen utziko ez baligu (ez balu \"bip\" labur hori igorriko), baliteke memoria beteta egotea eta, ondorioz, instalatzailearen baimenik gabe hargailuan aginteari alta eman ezin izatea.
3. Handik 10 segundora, hargailuak programazioko modua utziko du eta 2 \"bip\" labur igorriko ditu.