V2® Match

V2® Match

V2 AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN

V2 urrutiko aginte ebolutiboak hargailuan programatzeko bi modu eskaintzen ditu.

Irrati bidez alta emateko prozedura

1. Dagoeneko alta emanda dagoen agintearen 1 eta 2 botoiak aldi berean sakatzen ditugu 10 segundoz edo.

2. Bi teklak askatu.

3. 5 segundo igaro aurretik, alta eman nahi zaion agintearen beste botoi bat sakatu.

4. Zenbait segundoren buruan, hargailuaren LED argia itzaliko da eta programatze-modutik irtengo da.

Memorizatu du kodea.

Hargailu eta aginte guztiek ez dute funtzio hau gaituta, beraz, hurrengo prozedurari jarraitzea gomendatzen dizugu.

Hargailuan alta zuzenean emateko prozedura

1. Hargailua irekiko dugu eta tekla txiki bat bilatuko dugu, SW1

2. Tekla hori sakatu hargailuaren LED argia pizten den arte.

3. 5 segundo igaro aurretik alta eman nahi zaion agintearen tekla sakatu hargailuaren LED argia keinuka hasi arte.

4. Zenbait segundoren buruan, hargailuaren LED argia itzaliko da eta programatze-modutik irtengo da.

Memorizatu du kodea.

Oharrak

Prozedura ongi ateratzen ez bada, baliteke hargailuaren memoria beteta dagoelako izatea, instalatzailearen baimenik gabe aginte berriei alta ematea saihestuko baitu horrek.