BFT® KLEIO

BFT® KLEIO

BFT AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN

Aginte hauen hargailuek alta urrutitik zein zuzenean ematea ahalbidetzen dute.

Alta urrutitik emateko prozedura BFT MITTO agintearentzat

1. Hargailuaren aurrean gaudela, jatorrizko BFT agintearen atzealdean ezkutatuta dagoen botoia sakatuko dugu 2 segundoz

2. Jatorrizko agintearen aurrealdeko ezker botoia sakatu 2 segundoz.

3. Programatutako agintearen atzeko alta-botoia sakatu.

4. Azkenik, programatutako agintearen lehenengo botoia sakatu.

Alta urrutitik emateko prozedura BFT TRC edo MITTO aginteentzat

1. Hargailua irekiko dugu eta SW-1 eta SW-2 adierazten duten bi botoietatik lehena sakatuko dugu (SW-1).

Hargailuan argi bat keinuka hasiko da.

2. Dagoeneko badabilen agintearen pila-tapa ireki, edo kopiatu dugun agintearena, eta barruko botoia sakatuko dugu.

Hargailuaren argia finko geratu beharko litzateke.

3. Alta eman nahi diogun agintearen botoia sakatuko dugu.

Hargailuaren argia keinuka hasiko da eta 30 segundoren barruan itzali egingo da. Horrek alta prozesua bukatu dela adieraziko du.

Oharrak

Prozedura ongi ateratzen ez bada, baliteke hargailuaren memoria beteta dagoelako izatea, instalatzailearen baimenik gabe aginte berriei alta ematea saihestuko baitu horrek.