Maiztasuna
Kode mota
- Finkoa. Aginteak kode berbera igortzen du beti. Ez dago inongo enkriptatzerik eta behin kopiako agintea bikoiztu denean zuzenean funtzionatzen du hargailuan.
- Rolling. Aginteak kode desberdina igortzen du pultsazio bakoitzarekin. Agintearen kopia egin behar da, horrela marka eta modelo berbera baina serie-zenbaki desberdina duen aginte bat sortuz, hargailuan alta eman beharko dena. Hargailu bakoitzean kopia alta emateko jarraibide zehatzak daude, bai urrutitik alta emateko zein zuzenean, hargailua manipulatuz:
Botoiak
Autoprogramagarria. Agintea hargailuan altan eman daiteke aginte originala behar izanik gabe, betiere irrati-bidea gai bada eta memoria ez badago beteta.
PROZESUA:
- Hargailuaren aurrean zaudela, mantendu JMA agintea 10 segundoz sakatuta led gorria itzali (4 segundoren ondoren) eta berriz berde jarri arte (10 segundoren ondoren).
- Behin led-argia berdea jarri denean, askatu botoia eta itxaron behin betiko itzali arte. Prozesuak irauten duen bitartean, led berdea behin baino gehiagotan piztu eta itzaliko da, kode motaren arabera, behin betiko itzali arte.
Prozesuak funtzionatzen ez badu, probatu metodo estandarrarekin, aginte originala erabiliz edota zuzenean hargailuan sartuta.
Copy
No copy
KEY® TXG-44 agintea
- F 433,92
- C FIX CODE
- B 4
- AP NO
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / LITE / M-NOVA PRO / M-BT Advance / SR-4V / SR-48

FAAC® R40 245 ANTIGUO agintea
V2® Match agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 4
- AP NO
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance / SR-4V / SR-48

V2 AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
V2 urrutiko aginte ebolutiboak hargailuan programatzeko bi modu eskaintzen ditu.
Irrati bidez alta emateko prozedura
1. Dagoeneko alta emanda dagoen agintearen 1 eta 2 botoiak aldi berean sakatzen ditugu 10 segundoz edo.
2. Bi teklak askatu.
3. 5 segundo igaro aurretik, alta eman nahi zaion agintearen beste botoi bat sakatu.
4. Zenbait segundoren buruan, hargailuaren LED argia itzaliko da eta programatze-modutik irtengo da.
Memorizatu du kodea.
Hargailu eta aginte guztiek ez dute funtzio hau gaituta, beraz, hurrengo prozedurari jarraitzea gomendatzen dizugu.
Hargailuan alta zuzenean emateko prozedura
1. Hargailua irekiko dugu eta tekla txiki bat bilatuko dugu, SW1
2. Tekla hori sakatu hargailuaren LED argia pizten den arte.
3. 5 segundo igaro aurretik alta eman nahi zaion agintearen tekla sakatu hargailuaren LED argia keinuka hasi arte.
4. Zenbait segundoren buruan, hargailuaren LED argia itzaliko da eta programatze-modutik irtengo da.
Memorizatu du kodea.
Oharrak
Prozedura ongi ateratzen ez bada, baliteke hargailuaren memoria beteta dagoelako izatea, instalatzailearen baimenik gabe aginte berriei alta ematea saihestuko baitu horrek.
APRIMATIC® TX2P agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 2,4
- AP YES
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance / SR-4V / SR-48

TXM APRIMATIC AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
APRIMATIC TXM aginteari alta urrutitik emateko prozedura
1. Hargailuaren aurrean, sakatu dagoeneko instalazioan badabilen igorlearen tekla guztiak batera.
Hargailuak soinu bat igorriko du eta LED argi keinukari bat piztuko du.
2. Kopiatutako agintearen botoia sakatu.
Hargailuaren soinua etengo da eta LED argia finko geratuko da une batez. Jasotako kodea zuzena dela adierazten du horrek.
3. Itxaron 30 segundo programatzeko modutik irten arte edo sakatu jatorrizko zein kopiako agintearen botoi bat.
LED argia eta burrunbagailua itzaliko dira.
APRIMATIC TXM aginteari alta urrutitik emateko prozedura
1. Hargailua irekiko dugu eta LED argi batetik hurbil dagoen sakagailu txikia sakatuko dugu 2 segundoz.
Hargailuaren LED argia berehala piztuko da
2. Kopiatutako agintearen botoia sakatu.
Hargailuaren soinua etengo da eta LED argia finko geratuko da une batez. Jasotako kodea zuzena dela adierazten du horrek.
3. Itxaron 30 segundo programatzeko modutik irten arte edo sakatu jatorrizko zein kopiako agintearen botoi bat.
LED argia eta burrunbagailua itzaliko dira.
Oharrak
Prozedura ongi ateratzen ez bada, baliteke hargailuaren memoria beteta dagoelako izatea, instalatzailearen baimenik gabe aginte berriei alta ematea saihestuko baitu horrek.
MHOUSE® MOOVO VERDE agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 4
- AP YES
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance

MHOUSE AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
MHOUSE agintearen alta zuzenean egin daiteke hargailuan edo urrutitik dagoeneko hargailuan programatuta dagoen agintearen bitartez.
Urrutitik alta emateko prozedura (NICE Smilo eta Flo-R aginteentzako prozedura bera)
1. Gutxienez 5 segundoz sakatu alta eman nahi zaion transmisorearen botoia eta, gero, askatu.
2. Apurka, instalazioan dagoeneko memorizatu den transmisorearen botoia 3 aldiz sakatu.
3. Agintearen botoia pixkanaka sakatu instalazioan alta emateko.
Hargailuan alta zuzenean emateko prozedura
1. Sakatu hargailuko P1 botoia 3 segundoz gutxienez.
2. P1 LED argia pizten denean, askatu botoia.
3. 10 segundo dituzu memorizatzea nahi duzun transmisorearen botoi bat gutxienez 2 segundoz sakatuta edukitzeko. Behar bezala memorizatzen bada, P1 LED argiak 3 keinada egingo ditu.
4. Memorizatzeko urrutiko agindu gehiago badaude, errepika ezazu 2. urratsa 10 segundo igaro aurretik, memorizatzeko fasea automatikoki bukatuko baita bestela.
Aukeratutako aginteak ezin dira JMA aginte bakar batekin kopiatu