Pribazitate politika

Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa (DPBLO) betez, jakinarazten dizugu, www.jma.es webgunearen bidez ematen dizkiguzun datuak konfidentzialtasunez tratatuko direla eta JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietatearen (Bidekrutzeta 6, P.O. Box 70, 20500 Arrasate, Gipuzkoa; IFK: B-20860144) titulartasuneko fitxategi automatizatu batean sartuko direla.

Zure datu pertsonalak datu horiek jasotzeko inprimaki elektronikoa jasotzen duen orrialdean adierazitako xedearekin erabiliko dira. Halaber, zure harremanetarako datuak aipatu fitxategian gordeko dira mugagabeki, JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietatearen jarduerarekin lotutako informazioa jaso dezazun (bide arruntak edo elektronikoak erabiliz), edozein momentutan eta jarraian adierazten den moduan erabil dezakezun aurkaratu edo ezezteko zure eskubidearen kalterik gabe.

Jakinarazten dizugu sartu, zuzendu, ezetsi eta aurkaratzeko zure eskubidea erabil dezakezula DPBLO legean aurreikusitakoaren arabera, helbide honetan: Bidekrutzeta 6, P.O. Box 70, 20500, Arrasate, Gipuzkoa. Zure harremanetarako datuak JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietatearen banatzaileari helarazi ahal izango zaizkio, zure eskariari erantzuteko xedez. JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak ez dio bere bezero/erabiltzaileen informazio edo datu pertsonalik saldu, laga, alokatu edo helarazten hirugarren bati.

Erabiltzaileak bermatzen du JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateari igorritako datu Pertsonalak egiazkoak direla eta haietan egin daitekeen edozein aldaketa jakinarazteko erantzukizuna du. Erabiltzailea izango da inprimakiak datu faltsu, zehaztugabe, osagabe edo eguneratu gabeez betetzearen erruz JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak edo beste edozeinek izan ditzakeen kalte edo galeren (zuzenak nahiz zeharkakoak) erantzule bakarra. Erabiltzaileak ezingo du hirugarrenen datu pertsonalik eman aldez aurretik hark pribatutasun-politika honetan jasotzen denaren inguruko baimenik eman gabe, eta bera izango da datu horiek sartzearen erantzule bakarra.

JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak emandako zenbait zerbitzutan datu pertsonalen babesarekin lotutako zehaztapen espezifikoak dituzten baldintza partikularrak izan daitezke. Horrenbestez, kasu bakoitzean dagozkion baldintza partikularrak izango dira aplikatzekoak. Baldintza partikularrekin arautzen ez den guztirako pribatutasun-politika honetan jasotzen diren baldintza orokor ordeztaileak izango dira aplikatzekoak.

JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak datu pertsonalok aldatu, galdu, edo baimendu gabeko tratamendu edo hedapena saihesteko beharrezko neurriak hartu ditu teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta giza ekintzaren, ingurune fisikoaren zein naturaren ekintzatik datorren zer arriskuren mende dauden kontuan izanda. Haatik, Erabiltzaileak jakin behar du Interneten segurtasun-neurriak ez direla zeharkaezinak.