Maiztasuna
Kode mota
- Finkoa. Aginteak kode berbera igortzen du beti. Ez dago inongo enkriptatzerik eta behin kopiako agintea bikoiztu denean zuzenean funtzionatzen du hargailuan.
- Rolling. Aginteak kode desberdina igortzen du pultsazio bakoitzarekin. Agintearen kopia egin behar da, horrela marka eta modelo berbera baina serie-zenbaki desberdina duen aginte bat sortuz, hargailuan alta eman beharko dena. Hargailu bakoitzean kopia alta emateko jarraibide zehatzak daude, bai urrutitik alta emateko zein zuzenean, hargailua manipulatuz:
Botoiak
Autoprogramagarria. Agintea hargailuan altan eman daiteke aginte originala behar izanik gabe, betiere irrati-bidea gai bada eta memoria ez badago beteta.
PROZESUA:
- Hargailuaren aurrean zaudela, mantendu JMA agintea 10 segundoz sakatuta led gorria itzali (4 segundoren ondoren) eta berriz berde jarri arte (10 segundoren ondoren).
- Behin led-argia berdea jarri denean, askatu botoia eta itxaron behin betiko itzali arte. Prozesuak irauten duen bitartean, led berdea behin baino gehiagotan piztu eta itzaliko da, kode motaren arabera, behin betiko itzali arte.
Prozesuak funtzionatzen ez badu, probatu metodo estandarrarekin, aginte originala erabiliz edota zuzenean hargailuan sartuta.
Copy
No copy
DELMA® MIZ-433 agintea
- F 433,92
- C FIX CODE
- B 1,2
- AP NO
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / LITE / M-NOVA PRO / M-BT Advance / SR-4V / SR-48
SOMFY® K-EASY NEW agintea
OPEN OUT® MTQ 26,995 agintea
DELMA® APOLLO-433-4 NEW agintea
- F 433,92
- C FIX CODE
- B 4
- AP NO
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / LITE / M-NOVA PRO / M-BT Advance / SR-4V / SR-48
PRASTEL® KMFT 26995 agintea
SEAV® HAPPY RS agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 1,2,3
- AP NO
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance / SR-4V / SR-48
SEAV AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
SEAV aginteari alta urrutitik emateko prozedura
1. Hargailuaren aurrean zaudela, instalazioan badabilen agintearen nahi duzun lehenengo kanala sakatu 15 segundoz
Hargailuaren LED argia keinuka hasiko da bilbearen zain dagoen bitartean
2. Kopiako agintean kanal berari dagokion botoia sakatu.
Hargailuaren LED argia finko geratuko da piztuta kopia burutu dela adierazteko.
Eragiketa gainerako kanalekin errepikatu.
SEAV aginteari alta zuzenean emateko prozedura
1. Hargailua irekiko dugu eta SEL hizkiak dituen sakagailua sakatuko dugu.
Hargailuaren CODE CH1 adierazten duen LED argia keinuka hasiko da bilbearen zain.
2. Kopiako agintean kanal berari dagokion botoia sakatu.
Hargailuaren LED argia finko geratuko da piztuta kopia burutu dela adierazteko.
Bigarren kanala programatzeko, prozedura berberari jarraitu baina bi adiz sakatu SEL tekla (CODE CH2 LED argia hasiko da keinuka) eta kopia-aginteko bigarren kanala.
Oharrak
Prozedura ongi ateratzen ez bada, baliteke hargailuaren memoria beteta dagoelako izatea, instalatzailearen baimenik gabe aginte berriei alta ematea saihestuko baitu horrek.
OPEN OUT® DOMINO agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 4
- AP YES
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance / SR-4V / SR-48
GIBIDI AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
Alta zuzeneko prozedura hargailuan
1. Ireki hargailua eta programatzeko sakagailua aurkitu plaka elektronikoan.
2. Sakagailua une labur batez sakatu.
Hargailuaren LED argia keinuka hasiko da.
3. Hamar segundo igaro aurretik, sakatu hargailuan alta eman nahi diogun agintearen botoia
Pixka bat geroago, hargailua automatikoki aterako da programatze-modutik.
CHAMBERLAIN® 94335EML agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 3
- AP NO
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance
LIFT MASTER AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
Lift Master aginteari zuzenean bakarrik eman ahal zaio alta hargailuan.
Hargailuan alta zuzenean emateko prozedura
1. Urrutiko agintearen botoia sakatu eta ez askatu
2. Hargailuan, A kanalarentzako programatze-botoia (Learn) sakatu eta askatu.
3. Kontroleko LED argiak keinu bakar bat egingo du.
4. Urrutiko agintearen botoia askatu.
Urrutiko agintearen botoia kontroleko LED argia keinuka hasi baino lehen askatzen baduzu, hargailuak ez du kodea onartuko.
Urratsak errepikatu gainerako aginteekin.
Bigarren ate bat erabiltzen bada, urrutiko agintearen beste botoi bat hautatu eta B kanalarentzat azaldu diren urratsak errepikatu.
DOORMATIC® MILENY agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 1,2,3
- AP YES
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance / SR-4V / SR-48
DOORMATIC AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
DOORMATIC modu ebolutiboko hargailuak urrutitik zein zuzenean eman daitezke altan hargailuan.
Alta urrutitik emateko prozedura
1. Jar zaitez hargailutik hurbil eta sakatu eta askatu dagoeneko instalazioan badabilen agintearen aurrealdeko sakagailua. Agintearen kolorezko estalkiaren azpian dago.
Hargailuak soinu bat igorriko du eta horrek programatze-moduan dagoela esan nahiko du.
2. Alta eman nahi diogun agintearen botoia sakatuko dugu 5 segundo igaro baino lehen.
Hargailuak bi soinu igorriko ditu agintea memorizatu dela jakinarazteko.
30 segundo itxarongo ditugu hargailua programatze-modutik irten arte. Bi soinurekin jakinaraziko digu irten dela.
Alta zuzeneko prozedura hargailuan
1. Ireki hargailua eta txartel hartzaile bateko bi LED argiren artean dagoen sakagailu bat ikusiko dugu.
LED argia piztuko da eta handik gutxira LED argia itzali eta LED berdea piztuko da. Horrek hargailua aginte berriak onartzeko prest dagoela esan nahi du.
2. Grabatu nahi dugun agintearen botoia sakatuko dugu.
Agintearen kodea memorizatuta geratuko da.
30 segundo itxarongo ditugu hargailua programatze-modutik irten arte. Bi soinurekin jakinaraziko digu irten dela.
KONTUZ
Alta emateko prozesua bukatzerik ez badago, baliteke hargailuaren memoria beteta dagoelako izatea. Kasu horretan, instalatzaileak bakarrik eman ahalko die aginteei alta.
Aukeratutako aginteak ezin dira JMA aginte bakar batekin kopiatu
