Maiztasuna
Kode mota
- Finkoa. Aginteak kode berbera igortzen du beti. Ez dago inongo enkriptatzerik eta behin kopiako agintea bikoiztu denean zuzenean funtzionatzen du hargailuan.
- Rolling. Aginteak kode desberdina igortzen du pultsazio bakoitzarekin. Agintearen kopia egin behar da, horrela marka eta modelo berbera baina serie-zenbaki desberdina duen aginte bat sortuz, hargailuan alta eman beharko dena. Hargailu bakoitzean kopia alta emateko jarraibide zehatzak daude, bai urrutitik alta emateko zein zuzenean, hargailua manipulatuz:
Botoiak
Autoprogramagarria. Agintea hargailuan altan eman daiteke aginte originala behar izanik gabe, betiere irrati-bidea gai bada eta memoria ez badago beteta.
PROZESUA:
- Hargailuaren aurrean zaudela, mantendu JMA agintea 10 segundoz sakatuta led gorria itzali (4 segundoren ondoren) eta berriz berde jarri arte (10 segundoren ondoren).
- Behin led-argia berdea jarri denean, askatu botoia eta itxaron behin betiko itzali arte. Prozesuak irauten duen bitartean, led berdea behin baino gehiagotan piztu eta itzaliko da, kode motaren arabera, behin betiko itzali arte.
Prozesuak funtzionatzen ez badu, probatu metodo estandarrarekin, aginte originala erabiliz edota zuzenean hargailuan sartuta.
Copy
No copy
LIFT MASTER® 5433E agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 2
- AP NO
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance

LIFT MASTER AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
Lift Master aginteari zuzenean bakarrik eman ahal zaio alta hargailuan.
Hargailuan alta zuzenean emateko prozedura
1. Urrutiko agintearen botoia sakatu eta ez askatu
2. Hargailuan, A kanalarentzako programatze-botoia (Learn) sakatu eta askatu.
3. Kontroleko LED argiak keinu bakar bat egingo du.
4. Urrutiko agintearen botoia askatu.
Urrutiko agintearen botoia kontroleko LED argia keinuka hasi baino lehen askatzen baduzu, hargailuak ez du kodea onartuko.
Urratsak errepikatu gainerako aginteekin.
Bigarren ate bat erabiltzen bada, urrutiko agintearen beste botoi bat hautatu eta B kanalarentzat azaldu diren urratsak errepikatu.
NORTON® NOR 20 agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 1,2,4
- AP YES
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance / SR-4V / SR-48

JCM AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
JCM-n aginte ebolutiboei alta emateko sistema bera jarraitzen da eredu eta pertsonalizazio guztientzat, 868 Mhz-ekoan izan ezik.
Aginte horiei alta emateko 3 modu daude
PIN-MODE moduan alta urrutitik emateko prozedura
Hargailuan PIN-MODE testua aurkitzen badugu, hauxe izango da prozedura:
1. Jar zaitez hargailutik hurbil eta sakatu punta zorrotz batekin instalazioan alta eman nahi diogun agintearen atzealdeko sakagailua.
Hargailuak \"bip\" luze bat igorriko du agintea behar bezala grabatu dela adierazteko.
Alta urrutitik emateko prozedura instalazioko agintearekin
1. Jar zaitez hargailutik hurbil eta sakatu punta zorrotz batekin dagoeneko instalazioan badabilen agintearen atzealdeko sakagailua.
Hargailuak \"bip\" luze bat igorriko du eta horrek grabatzen hasi dela esan nahiko du.
2. Hargailuaren \"bip\" horretatik 10 segundo igaro aurretik, alta eman nahi dugun agintearen botoia sakatuko dugu.
Aginteari alta eman zaiola adierazten duen \"bip\" labur bat igorriko du orduan hargailuak.
Hargailuak aginteari alta ematen utziko ez baligu (ez balu \"bip\" labur hori igorriko), baliteke memoria beteta egotea eta, ondorioz, instalatzailearen baimenik gabe hargailuan aginteari alta eman ezin izatea.
3. Handik 10 segundora, hargailuak programazioko modua utziko du eta 2 \"bip\" labur igorriko ditu.
Alta zuzeneko prozedura hargailuan
1. Ireki hargailua eta bilatu \"PROG\" testua duen etengailua edo sakagailua.
2. Sakatu botoia edo aktibatu etengailua.
Hargailuak \"bip\" luze bat igorriko du eta LED argia piztuko da. Hemendik aurrera, aurreko metodoaren 2. puntura joango gara.
SOMFY® ALARMA agintea
SOMFY® KEYTIS RTS agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 2,4
- AP NO
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance

SOMFY AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
SOMFY agintearen alta zuzenean bakarrik memoriza daiteke kanpoko hargailuan, eta urrutitik, aldiz, integratuta duen pertsianako hargailuan. SOMFY edo TELIS aginteak bereizi behar dira.
Hargailuan alta emateko prozedura
Kanpo-hargailua
1. Hargailuko \"Prog\" sakagailua sakatu 2 segundoz. Hargailuaren LED gorria piztuta geratuko da.
Barne-hargailua (Telis)
1. Telis agintearen gora behera botoiak sakatu 2 segundoz. Hargailuaren LED gorria piztuta geratuko da.
Keytis agintea
2. Alta eman nahi diogun agintearen botoia sakatu. Hargailuaren LED argia keinuka hasiko da.
3. LED argia itzali arte itxaron.
Telis 1RTS agintea
2. Aginteari alta emateko atzeko botoia segundo erdiz sakatu. Hargailuaren LED argia keinuka hasiko da.
3. LED argia itzali arte itxaron.
Telis 4 RTS agintea
2. Kanala hautatzeko botoia sakatu nahi duzun kanalaren LED argia piztu arte
3. Aginteari alta emateko atzeko botoia segundo erdiz sakatu. Hargailuaren LED argia keinuka hasiko da.
4. LED argia itzali arte itxaron.
ROPER® TRINARY agintea
- F 290
- C FIX CODE
- B 1,2,3
- AP NO
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance / SR-4V

FAAC® T31 agintea
PRASTEL® KMFT 306 agintea
- F 306
- C FIX CODE
- B 1,2,4
- AP NO
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance / SR-4V

CASIT® VTM agintea
- F 433,92
- C ROLLING CODE
- B 2
- AP NO
- M-BT Biometric / BT Slim / M-FR1 / M-NOVA PRO / M-BT Advance

PRASTEL AGINTE EBOLUTIBOEI ALTA NOLA EMAN
Prastel agintearen alta zuzenean egin daiteke hargailuan edo urrutitik dagoeneko hargailuan programatuta dagoen agintearen bitartez.
Hargailuan alta urrutitik emateko prozedura
1. Hurbil zaitez hargailura (1-2 m.) aurretik programatutako transmisore batekin
2. Biak batera sakatu eta askatu 1 eta 2 botoiak
3. Agintearen LED argia piztu egiten da, eta segundo batzuen buruan itzali.
4. LED argia berriro pizten denean, sakatu aldi berean 1 eta 2 botoiak, eta sakatuta eduki itzazu agintearen LED argia keinuka hasi arte.
5. LED argiak keinuka egiteari uzten dionean, transmisoreak transmisio bat egiten du hargailuaren ikasketa aktibatzeko.
6. Hargailua ikaste-moduan jarraituko du beste 10 segundoz.
7. Hargailuaren mamorian kargatu nahi duzun transmisorearen botoi bat sakatu.
8. Hargailuak memorizatuko du.
Hargailuan alta zuzenean emateko prozedura
1. Konekta ezazu hargailuaren hartunea.
2. Sakatu \"ENTER RADIO\" botoia. LED gorri guztiak 2 segundoz pizten dira; ondoren, lehenengo LED argia bakarrik geratuko da piztuta.
3. Transmisioari esleitu nahi diozun errelea hautatu \"SET\" botoia behin eta berriro sakatuz.
4. Transmisio bat egin nahi duzun botoia sakatuz. Botoi bakoitzari (kanala) transmisio bat dagokio.
a. Memorizatzen ari denean, LED argiak keinuak astiro egiten ditu; eragiketa bukatutakoan, LED argia finko geratzen da.
b. LED argia azkar hasten bada keinuka, kodea memorizatu da eta keinuka dagoen LED argiari esleitu zaio. Errepika ezazu transmisioa egun hautatuta dagoen errelearen aurrekoari esleitutakoa aldatzeko.
c. LED gorri guztiak keinuka hasten badira, memoria beteta dago. Kodea ez da memorizatu.
5. Errepika ezazu eragiketa memorizatzea nahi dituzun botoi guztiekin (kanalak). Horiei esleitzeko errele bana hautatu.
6. Errepika ezazu eragiketa memorizatzea nahi duzun transmisore guztiekin.
7. Programaziotik irteteko, berriro sakatu \"ENTER RADIO\" botoia; LED argiak itzaliko dira. Azken eragiketatik 10 segundotan irtengo da automatikoki.
8. Kodeak memorizatuta geratuko dira horniketa eteten bada ere.
Aukeratutako aginteak ezin dira JMA aginte bakar batekin kopiatu